NAIZ

Aimar Irigoienek marka berria ezarri du Manterola harriarekin

Joxe Antonio Gisasola ‘Zelai’-k 1987an ezarritako marka hobetu du, Manterolaren harria 128 aldiz altxatu ondoren.

 

Aimar Irigoienek marka berria ezarri du Azpeitian 150 kiloko zilindro zaharrarekin. Errezilgoak ordu erdiko saioa egin du, eta Joxe Antonio Gisasola Zelai-k 1987an eginiko 122 altxaldiko marka hobetu du. Irigoienek 128 aldiz altxatu du harria. 150 kiloko zilindro zaharrari Manterolaren harria esaten diote, eta 1958ko apustu baterako diseinatu zuten.