NAIZ

Donostia, jendez gainezka San Tomas eguna ospatzeko

Eguraldia lagun, Donostiako kaleak jendez gainezka daude San Tomas eguneko azokaz gozatu eta txorizo, talo, ardo eta sagardoa dastatzeko.

Donostia jendez gainezka izan da. (Jon URBE / ARGA
Donostia jendez gainezka izan da. (Jon URBE / ARGA

San Tomas eguna ospatzen ari dira Euskal Herriko hainbat txokotan. Donostian esaterako, igandea izanik, jendetza batu da erdigunean. Eguraldia lagun, Alde Zaharra eta Bulebar inguruak jendez gainezka daude azokako postu artean.

Konstituzio plazan, 380 kiloko Maikrux txerria izaten ari da eguneko protagonista nagusia. Musika eta jai giroa nagusi izango dira Donostiako kaleetan egun osoan zehar.

Guztira 235 postu atonduko dituzte, 2013an baino 25 gehiago, eta bertan salduko dituzte txistorra, taloak, gaztak, gozoak eta eskulanak.

Txistorra eta beste hainbat jaki dastatzeaz gain, azokak erosketak egiteko aukerak eskaintzen ditu eta lehiaketak ere egingo dira. Horien artean nabarmentzekoa da Euskadiko 19. txistorra lehiaketa.