Ramón SOLA
DONOSTIA

Sevillako presoei bisita egingo die Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak

Martxoan Gipuzkoako Batzar Nagusietan hartutako akordioa betez, Sevillako espetxera bisita egingo du hurrengo hilabetean Lohitzune Txarolak, erakunde honen lehendakariak. Giza Eskubide eta Oroimen Historikoaren Batzordeko presidente den Inko Iriarte izango du bidailagun. Bertan euskal presoek bizi duten egoera gertutik ezagutu nahi du.

Lohitzune Txarola, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, artxiboko irudi batean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Lohitzune Txarola, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, artxiboko irudi batean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Akordioa duela bederatzi hilabete hartu zen, baina orain arte ezin da bisita gauzatu, oztopoak direla medio. Urtarrilaren 17an bertaratuko dira.

Sevillan espetxean gertatzen diren eskubide bortxaketek oihartzun handia izan dute azken hilabeteotan, eta horregatik eztabaidagai izan ziren Batzar Nagusietan. EH Bilduk eta EAJk bisita honen alde egin zuten.

Presoek beraiek egin dute bisitarako eskaera, azkenik onartua izan da. Baina agintari hauen asmoa Sevillako kartzelako zein Madrileko administrazioko arduradunekin biltzekoa ere bada. Oraindik ez dute erantzunik jaso, ordea.