naiz
Iruñea

Sortuk «balio handiko urrats» moduan ikusten du Egiaztatze Batzordearen adierazpena

Sortuk Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen adierazpena «balio handiko ekimen eta urratsa» dela adierazi du Iruñean eskainitako prentsaurrekoan. Era berean, Urkulluren gobernuaren manifestuak «errealitatea desitxuratzen» duela iritzi du.

Pernando Barrena, Iruñean emandako prentsaurrekoan. (SORTU)
Pernando Barrena, Iruñean emandako prentsaurrekoan. (SORTU)

«Balio handiko ekimen eta urratsa da, ekarpen positiboa egiten duena», adierazi du Sortuk Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen adierazpenaren inguruan Pernando Barrenak Iruñean emandako prentsaurrekoan. Armagabetze osoa eta armategien deuseztapenaren «aurrekari» moduan ulertu du ezker abertzaleak. «ETAk adierazia du jada horretarako borondatea» gaineratu dute.

Prozesuak aurrera darraien bitartean, espainiar Gobernuaren trabak salatu nahi zian dituzte, prozesua «PPren borondate ezak baldintzaturik» dagoela adieraziz. Zentzu honetan kokatu du Barrenak otsailean Batzordeko kideek espainair Entzutegi Nazionalean deklaratu izana.

Nazioarteko hainbat erakunderen inplikazio eskaerak ere ekarri dituzte gogora, azkena Argentinan, non espainiar zein frantziar gobernuei pausoak ematea eskatu zieten.

Bestalde, EAEko gobernuaren manifestua ere izan dute izpide. Iñigo Urkullu lehendakariaren armagabetze proposamen bat ez dela adierazi du Barrenak, «armak entregatzeko eskaera bat baino ez». Horregatik EAJ-ren gobernuari «errealitatea desitxuratzea» leporatu dio, eta herritarrei «gezurretan aritzea». Modu honetan, PPren estrategia inmobilista «erraztu» egiten dutela gehitu du Sortuk.

Azkenik Urkulluren gobernuari Nazioarteko Egiaztatze Batzorde bultzatu eta babestea eskatu dio Sorturen bozeramaileak, hala nola, «Madrilen papera eta bakearen etsai gisa jokatzen ari den papera» salatzea.