NAIZ
BILBO

Zazpi izen berri Kataluniaren aurkako partidarako Euskal Selekzioaren deialdian

Jose Mari Amorrortu eta Mikel Etxarri hautatzaileek 22 jokalari sartu dituzte Kataluniaren aurkako partidarako deialdian. Zazpi jokalari lehen aldiz sartu dira Euskal Selekzioaren deialdian, horietatik bost Eibarrekoak.

Euskal selekzioaren eta Kataluniaren arteko partidaren aurkezpeneko irudi bat. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
Euskal selekzioaren eta Kataluniaren arteko partidaren aurkezpeneko irudi bat. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Hilaren 28an San Mamesen Euskal Selekzioak eta Kataluniak jokatuko duten partidarako deialdian 22 jokalari sartu dituzte Jose Mari Amorrortu eta Mikel Etxarri hautatzaileek.

Athleticeko 10 jokalari deitu dituzte, Eibarreko bost, Osasunako bat eta Realeko sei.

Honakoak dira deialdian sartu direnak:

Athletic: Aritz Aduriz, Jon Aurtenetxe, Mikel Balenziaga, Xabier Etxeita, Ibai Gomez, Beñat Etxebarria, Gorka Iraizoz, Ander Iturraspe, Mikel San Jose eta Markel Susaeta.

Eibar: Mikel Arruabarrena, Eneko Boveda, Ander Capa, Daniel Garcia eta Xabier Iruretagoiena.

Osasuna: Roberto Torres.

Reala: Jon Ansotegi, Yuri Berchiche, Markel Bergara, Carlos Martinez, Iñigo Martinez eta Xabi Prieto.

Xabi Prieto eta Aritz Aduriz, hurrenez hurren hamar eta zortzi aldiz jokatuta dira partida gehien pilatzen dituztenak.

Aurtengo partidarako, aldiz, zazpi jokalari sartu dira lehen aldiz deialdian: Etxeita, Arruabarrena, Boveda, Capa, Garcia, Iruretagoiena eta Berchiche.