NAIZ
ERANDIO

Hiru lagun ospitalera eraman dituzte, Erandion izan den sute batean kea arnasteagatik

Sute bat izan da bart Erandioko etxe batean eta bertan bizi diren hiru pertsonak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, kea arnasteagatik intoxikatuta.

Sutea 11.30 aldera piztu da Erandiko Ategorribarri auzoko etxe bateko bosgarren solairuan, Lakuako Segurtasun Sailak Europa Pressi adierazi dionez. Antza denez, zirkuitulabur batek eragin du sua.

Bizilagunek eraikina utzi dute eta sutea piztu den etxean bizi diren bi emakumeak eta gizona Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, kea arnastu ondoren intoxikatuta.

Sutea gauerdia pasata amatatu dute eta bizilagunak beren etxeetara itzuli ahal izan dira.