naiz
tolosa

Ezkurdia eta Zabaleta sendo agertu dira eta bigarren puntua eskuratu dute (22-11)

Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak partida sendoa burutu dute eta erreztasunez gailendu dira Artola eta Albisuren aurrean. Ezkurdiak partida handia jokatu du, eta aurkariek, ordea, huts asko egin dituzte. Modu honetan, bikote sakandarrak txapelketako bigarren puntua poltsikoratu du.

Artola eta Ezkurdia, partida amaieran. (ARGAZKI PRESS)
Artola eta Ezkurdia, partida amaieran. (ARGAZKI PRESS)

Ezkurdia eta Zabaletak oso partida serioa egin dute Artola eta Albisuren aurrean, zeintzuek ezin izan duten partidaren nagusitasuna bere gain hartu. Tolosako Beotibar frontoian Joseba Ezkurdia arbizuarrak jarri ditu erritmoa eta erremateak. Aurkariek, aldiz, huts asko pilatu dituzte eta ezin izan dute inoiz bere jokoa ezarri.

Bikote sakandarrak ongi ekin dio txapelketari, eta gaurko garaipenarekin bigarren puntua eskuratu du. Atzeko koadroetan Zabaleta nagusitu da bi jotzaileen arteko leihan, eta gogor emateaz gain, bi huts bakarrik pilatu ditu partida osoan. Etxarrendarraren nagusitasuna inspirazioarekin agertu den Ezkurdia batek baliatu du norgehiagoka zazpi tanto eta huts bakarrarekin amaitzeko.

Hutsak, ordea, bikote gipuzkoarrak pilatu ditu. Artolak bost pilota galdu ditu eta Albisuk, aldiz, bederatzi. Honela zaila suertatu zaie markagailuan gaur gorriz jokatu duten Ezkurdia eta Zabaletari gerturatzea.

Azkenean, 425 pilotakada eta 49 minuturen ostean, 22-11 nafarren alde.