NAIZ
GASTEIZ

Urkulluk eta Masek bilera egingo dute igandean

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Artur Mas Generalitateko presidenteak bilera egingo dute igandean Gasteizen, Euskal Selekzioak eta Kataluniak jokatu behar dute partidaren aurretik.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Artur Mas Generalitateko presidentea, artxiboko irudi batean. (IREKIA)
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Artur Mas Generalitateko presidentea, artxiboko irudi batean. (IREKIA)

Lakuako iturriek jakinarazi dutenez, Ajuria Enean egingo da Urkullu eta Masen arteko bilera eta ez dago aurreikusita ondoren adierazpenik egitea.

Hala ere, batzarraren nondik norakoak bilduko dituen prentsa oharra bidali asmo dutela azaldu dute aipatu iturriek.

Gasteizko hitzorduaren ondotik, Urkullu eta Mas Bilbora joango dira, 20.30an Euskal Selekzioa eta Katalunia aurrez aurre izango dituen futbol partida ikustera.