NAIZ
BILBO

Hiru hitzordurekin hasiko da gaur Euskal Selekzioen festa

Euskal Selekzioen eta haien ofizialtasunaren aldeko festari ekiteko hiru hitzordu daude gaur: errugbiko partida eta, arratsaldean, areto futbola eta emakumezkoen futbol selekzioan Lasesarren jokatzekoa duen norgehiagoka.

Emakumezkoen futbol selekzioa, atzo, partida prestatzen. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
Emakumezkoen futbol selekzioa, atzo, partida prestatzen. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Zitarik ezagunena bihar San Mamesen jokatzekoa den partida den arren, asteburu honetan izango dira ofizialtasuna aldarrikatzeko beste hainbat kirol ekitaldi.

Eguerdiko 12.15ean, Kataluniak errugbiko Euskal Selekzioa hartuko du etxean.

Arratsaldeko 16.15ean, festa Santurtzira joango da, Kataluniak eta Euskal Selekzioak areto futboleko partidan neurtuko baitituzte indarrak.

Azkenik, 18.30ean, Lasesarren, emakumezkoen selekzioen futbol partidaz gozatu ahal izango da.

Hiru zitak ETB1en ikusi ahalko dira.