naiz
Donostia

Dock Of The Bay jaialdia, urtarrilaren 10etik 17ra Donostian

2015 urteko urtarrilean Donostiako puntu desberdinetan Dock Of The Bay jaialdiaren zortzigarren edizioa ospatuko da. Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, nazioarteko 11 film lehiatuko dira eta beste zortzi lehiaketatik kanpo izanen dira. Honetaz gain kontzertuak eta erakusketa bat ere izanen da.

Dock of the Bay jaialdiaren aurkezpena. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Dock of the Bay jaialdiaren aurkezpena. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Urtarrilaren 10etik 17ra, Donostiako txoko desberdinek Dock Of The Bay jaialdiaren zortzigarren edizioa hartuko dute, non nazioarteko 11 filmek parte hartuko duten lehiaketan. Hauetaz gain, beste zortzi izanen dira lehiaketatik kanpo, hala nola hainbat kontzertu eta erakustaldi bat.

Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, ekitaldi «berezia» izango da, «kalitatezko programazioaren aldeko» apustua egin dutela nabarmenduz. Nazioarteko musika dokumentalaren arloan «erreferentzia izaten jarraitzea» dute helburu. Hau dela eta, hainbat film jaialdian bertan ikusi ahal izango dira lehen aldiz. 

Ikusle eta publikoak Donostian «jarraitzaile gehien dituen ekitaldi kulturaletako batean» bihurtu dutela gogorarazi nahi izan dute.

Eskorbuto, Doctor Deseo edo Freddy Mercuryren bakarkako lanak kontatzen dituzten dokumentalak, besteak beste, izanen dira ikusgai gipuzkoar hiriburuan.