NAIZ
IRUÑEA

Arruazuko ehiztari bat zendu da Huescan, tiro bat jasota

Nafarroako Arruazu herriko bizilagun bat hil egin da Huescan, antza, berarekin ehizan ari zen beste pertsona batek nahi gabe tiroa emanda.

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, Javierrelatre mendian (Huesca) gertatu da ezbeharra.

Ehizan ari zen Arruazuko bizilagunak, A.G.A. inizialak dituenak, antza, beste ehiztari baten tiroa jaso du eta bertan hil egin da.

Erreskate taldeak bertaratu Huescara eraman dute gorpua, autopsia egin diezaioten.