NAIZ

Alex Feldman, Ipar Euskal Herrian atxilotutako gazteetako bat, aske

Aitzina gazte erakundeak jakinarazi duenez, Alex Feldman, atzo goizean gendarmeek atxilotutako gazteetako bat, aske geratu da. Berarekin batera Teo Salamon, Haitz Agirrebarrena eta Jean-François Magis izan ziren atxilotuak.

Atxilotuak askatzeko eskatu dute hainbat herritan. (Sylvain SENCRISTO / ARGAZKI PRESS)
Atxilotuak askatzeko eskatu dute hainbat herritan. (Sylvain SENCRISTO / ARGAZKI PRESS)

Alex Feldaman, atzo goizean gendarmeek Ipar Euskal Herrian atxilotutako gazteetako bat aske geratu dela jakinarazi du Aitzina gazte erakundeak. Atzo, goizeko 06.00ak aldera, Ipar Euskal Herriko lau gazte atxilotu zituzten. Feldaman Arrosan atxilo eraman zuten, eta berarekin batera Teo Salamon eta Haitz Agirrebarrena Baionan eta Jean-François Magis Itsasun.

Aitzina gazte mugimenduak sare sozialen bidez iragarri berri du Feldman aske gelditu dela. Adierazi dutenez, beste hiru atxilotuen inguruan «berririk ez» dute eta Pauen segitzen dutela zehaztu dute.

Atxilotutakoak 2013 urteko gertakari batzuekin lotzen dituzte. Hain zuzen ere, orduan gertatu ziren «etxeen sute batzuengatik». Gertakariak salatzeko, kolektibo ezberdinek elkarretaratzeak antolatu zituzten urtarrilaren 27tik eta aldarrikatu dutenez «mobilizazioekin aurrera» eginen dute.

Gaur goizez, EH Bai eta Aitzina gazte mugimenduak prentsaurreko baten bidez jakinarazi dutenez, heldu den larunbatean Baionan manifestazio manifestazioa eginen dute, eta beratartzeko deia egin ere. ‘Euskal gazteria aitzina. KONPONBIDEA ORAIN’" lemapean 16.00etatik hau bezalako gertakariek suposatzen duten «errepresioa» salatuko da.