NAIZ
DONOSTIA

Aske geratu da Garikoitz Mujika, sei urte espetxean igarota

Sei urte espetxean igaro ostean, aske geratu da Garikoitz Mujika. Jarrai-Haika-Segi gazte erakundeen aurkako prozesu judizialaren baitan izan zen zigortua.

Garikoitz Mujika, Alacant-eko espetxetik atera berritan. (NAIZ)
Garikoitz Mujika, Alacant-eko espetxetik atera berritan. (NAIZ)

Jarrai-Haika-Segi gazte erakundeen aurkako auzian zigortua izan zen Garikoitz Mujika gaur irten da Alacan-eko espetxetik, sei urte espetxeratuta egon eta gero.

2005ean atxilotu zuten euroagindu bat tarteko; Pariseko Kasazio Gorteak Estatu espainiarraren justiziaren esku uztea onartu zuen. Abuztuaren 4an aplikatu zioten euroaginduaren erabakia, Senperen berriz atxilotuz.

2006an aske geratu bazen ere, 2009an sei urteko kartzela zigorrera zigortua izan zen, «talde terroristako kide» izatea leporatuta. Hain zuzen, Jarrai-Haika-Segi gazte erakundeen aurkako auzian izan zen zigortua.

Lehenengo euroaginduak jaso zituzten iheslarien parte da Mujika.