NAIZ

Bilbao Basketek Morabanc Andorraren aurka irabazi du (84-72)

Gipuzkoa Basketek galdu egin du Real Madrilen aurka (86-70). Baskoniak 76-74 galdu du Unicaja Malagaren kantxan.

Bilbao Basketek beste garaipen bat lortu du etxean. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)
Bilbao Basketek beste garaipen bat lortu du etxean. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

Bilbao Basketek azken laurdenean irabazi du Morabanc Andorraren kontrako partida (84-72).

Gipuzkoa Basket taldeak berriz, ezer gutxi egin ahal izan du Real Madrilen aurka (86-70). Etxekoak partida hasieratik aurreratu dira markagailuan.

Jardunaldiko azken partidan Laboral Kutxak galdu egin du Unicaja Malagaren kantxan (76-74).