NAIZ

Irujok eta Barriolak osatzen duten bikoteak ez du hutsik egin

22 eta 10 irabazi dute Urrutikoetxea eta Beroizen kontra Bilboko Miribilla frontoian jokatu den partidan.

Binakako Txapelketako laugarren puntua eskuratu dute Irujok eta Barriolak Bilboko frontoian. 2014ko txapeldunek ez dute hutsik egin eta erraz gainditu dituzte Urrutikoetxea eta Beroiz.

Partida hasieratik markagailuan aurretik jarri dira eta ez diete aukerarik eman aurkariei.