NAIZ
BILBO

LOMCEri «aurre egiteko neurriak» zehaztu dituzte

Hezkuntza Plataformen Topaguneak ‘LOMCEri aurre egiteko neurriak’ dokumentua argitaratu du. Txosten hau Durangon, abenduaren 6an burututako eztabaida batzuen emaitza da, zeinekin hezkuntza eredu «herritarrago eta parte-hartzaileagoa» eratu nahi den.

Bilbon aurkeztu du txostena Topaguneak. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)
Bilbon aurkeztu du txostena Topaguneak. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)

‘LOMCEri aurre egiteko neurriak’ aurkeztu ditu Hezkuntza Plataformen Topaguneak, modu honetan hezkuntza eredu «herritarrago eta parte-hartzaileago bat» eratzeko jomugaz. Gaur aurkeztu duten txostena, iragan abenduaren 6an Durangon burututako eztabaida batzuen emaitza da. Bertan 110 pertsona inguruk hartu zuten parte.

Bertan, LOMCEri aurre egiteko «10 neurri zehatz» aurkeztu dituzte. Alde batetik, «parte hartze eredu berriak sortzea» da, modu honetan, «eskola komunitatea osatzen duten sektore guztien arteko elkarlan orekatua bultzatuz eta erabakigune lotesleak sortuz». Era berean ebaluazioan edo pedagogia zein kurrikulumaren interpretazioan aldaketak planteatu dituzte.

Dokumentua ikastetxei eta gizarteari zabaldu nahi diote, ekarpenak jasotzeko eta «norberak bere errealitateari egokituta landu dezan».

Honela beste hezkuntza eredu bat eraikitzeko «konpromiso argia» azaldu nahi izan dute. Horregatik, proiektu hau Euskal Herriko txoko ezberdinetan «saretzeko» asmoa dute.