NAIZ

Jendetza Durangon, ‘40 minutu rock’ jaialdian

Milaka lagunek bat egin dute Durangoko Landako gunean larunbat goizean abiatu den presoekiko eta hauen senideekiko elkartasun jaialdian.

Jendetza Landako gunean 40 minutu rock ospatzen. (ARGAZKI PRESS)
Jendetza Landako gunean 40 minutu rock ospatzen. (ARGAZKI PRESS)

‘40 minutu rock’ izenburupean dozena bat talde igoko dira oholtzara larunbat honetan Durangon. Lehen orduetatik jende andana gerturatu da Landako Gunera.

10.30ean ireki dituzte ateak eta hortik aurrerakoan etenik gabe jardungo dute 12 musika taldek. Garilak 26 izan da jaialdia irekitzea egokitu zaion taldea, kartelean iragarritako Izerdi Gorria ordezkatu dute. Enkore eta Los Chkos del Maiz izan dira hurrengo taldeak taula gainean. Rap talde valentziarreko abeslarietako bat Arnaldo Otegiren askatasuna eskatzen duen kamisetarekin igo da taula gainera.

Beste hainbat talde ere zuzenean ikusteko aukera izango da. Besteak beste, bertan izango dira Zea mays, Kaotiko, Def Don Dos, Hesian, Iheskide, Anestesia, Betagarri, Governors eta Oliba Gorriak.