NAIZ

Merezitako porrota jaso du Realak

Piattik egin ditu Valentziaren golak bigarren zatiko lehen ordu laurdenean (2-0). Reala erantzunik gabe gelditu da eta ez du gol aukerarik sortu. [Partidaren xehetasunak]

Realak partida kaskarra jokatu du Valentzian eta merezitako porrota jaso du. Txuri-urdinek ezer gutxi erakutsi dute erasoko jokoan partida osoan zehar eta Valentziak golak egin dituenean erantzunik gabe geratu dira.

Piattik egin ditu bi golak bigarren zatiko lehen ordu laurdenean eta hortik aurrera, partida bukatutzat eman dute bi taldeek.

Partida ostean Moyesek onartu du taldea makal ibili dela defentsako jokoan goletan eta jokalari garrantzitsuen lesioak izan dituztela.