NAIZ

Mikel Almandoz aske geratu da

EPPKren bitartekaritza taldeko kidea izatea leporatuta atxilotu zuten 2014ko urtarrilean eta larunbatean aske geratu da 20.000 euroko bermea ordaindu ostean.

Mikel Almandoz burlatarra aske geratu da larunbat honetan 20.000 euroko bermea ordaindu ostean. 2014ko urtarrilean izan zen atxilotua, EPPKren bitartekaritza taldearen aurka Guardia Zibilak egin zuen operazio polizialean.

Aurrez ere egona da espetxean burlatarra. 2003an atzeman zuten, eta 2012an geratu zen aske. Bere kaleratze data irailerako finkatu bazuten ere, urrian utzi zuten aske. Horregatik, zigorra jaso zuen Estatu frantsesak Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren partetik.