NAIZ

Retegi Bi eta Rezustaren garaipena Artola eta Albisuren aurka (22-13)

Binakako txapelketako finalerdietarako sailkatzeko laugarren postuak oraindik zabalik jarraitzen du  Retegi Bi-Rezustak Artola eta Albisu mendean hartu ostean.

Retegi Bi pilota astintzen. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)
Retegi Bi pilota astintzen. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Retegi Bi-k eta Rezustak osatzen duten bikoteak ezustekoa eman du 11. jardunaldian Artola eta Albisu mendean hartu ostean. Retegi Bi eta Rezustaren garaipenari esker finalderdietara sailkatzeko laugarren postuak erabaki gabe jarraitzen du.

Zaila daukaten arren, Retegi Bi-Rezusta bikoteak aukerak ditu sailkatzeko, Bengoetxea VI eta Aretxabaleta ere, eta une honetan, sailkapen nagusian laugarrenak izaten jarraitzen duten Artola eta Albisuren artean erabakiko da zein bikoteek jokatuko dituzten finalerdiak.