NAIZ
GASTEIZ

Berdintasunera bidean atzera egiteko arriskuaz ohartaraziko du Emakunderen aurtengo kanpainak

Azken hamarkadetan gizarteak berdintasunerantz aurrera egin duela baina, era berean, atzera egitearen arriskuaz ohartaraziko du Emakundek martxoak 8aren harira egin ohi duen kanpainak.

Martxoak 8aren harira garatuko duen kanpaina aurkeztu du Emakundek. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Martxoak 8aren harira garatuko duen kanpaina aurkeztu du Emakundek. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Aurkeztu du Emakundek martxoak 8aren –Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna– harira urtero egin ohi duen kanpaina. ‘Gizartea aurrera doa berdintasunerantz, ez dezagun atzera egin. Berdintasunerako eskubidea egia bihurtu dezagun’ leloa izango du aurtengo kanpainak.

Modu horretan, kanpainak gogoratuko du azken hamarkadetan gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, eta, aldi berean, ohartaraziko du atzera egitearen arriskua dagoela.

Kanpainak Beijingeko deklarazioa eta Akzio plataformaren 20. urteurrena gogoratuko du, baina Berdintasunerako Legearen 10. uteurrena ere. Emakundek azaldu duenez, lehenengoa emakumeen eskubideen lanean «mugarri» bat izan zen, eta bigarrenak iragana eta oraini bereizi zituen zentzu askotan.

Berdintasunerako eskubide formala errealitate bihurtzea aldarrikatu asmo du kartelak.