NAIZ
DEBA

Sei kilometroko auto-ilarak AP-8an, Deba parean

Lau auto eta kamioi batek izan duten istripu batek sei kilometroko auto-ilarak sortu ditu AP-8an, Deban, Bilborako noranzkoan. Pertsona bat ospitaleratu dute, zauri arinekin.

Goizeko 8.30ean jazo da istripua, kamioi bat eta lau autoren artean. Ondorioz, erabat itxi behar izan dute AP-8a, Deba parean. Hala egon da 9.00ak arte, errei bat (Donostiarako noranzkoan) zabaltzeko aukera izan duten arte.

Hala eta guztiz ere, eta 10.00etako informazioen arabera, sei kilometroko auto-ilarak eratu dira, Bilborako noranzkoan.

Istripuaren ondorioz pertsona bat ospitaleratu behar izan dute, zauri arinekin.