NAIZ

Eudel «udalen zerbitzura jartzea» proposatu du EH Bilduk

Eudelen (EAEko Udalen Elkartea) funtzionamendua aldatzea proposatu du EH Bilduk, udalen autonomia indartu udalerri txikien presentzia eta pisua handitze aldera. Era berean, salatu egin dute bihar ospatuko den ohiko batzarrean PP, EAJ eta PSE-ren exekutibetan baino eztabaidatu ez diren estatutu eta araudi berrien proposamena bozkatuko dela.

EH Bilduk salatu duenez, bihar Eudelek ospatuko duen ohiko batzarrean, PP, EAJ eta PSE-ren exekutibetan baino eztabaidatu ez diren estatutu eta araudi berrien proposamena bozkatuko da. Aurretik, baztertze honen aurrean, elkartearen estatutuak aldatzeko prozeduran aldebakarreko erabakiak hartuko zituela jakinarazi zuen koalizioak.

Gauzak horrela, hainbat proposamen egin dizkio PP, EAJ eta PSEk eztabaidatu dituzten moldaketei aurre egin asmoz. Alde batetik, «erabakiak hartzeko eredua aldatzea» proposatu dute, kontsentsuari auekrak zabaltze aldera. Era berean, udal txikien ordezkaritza eta pisua handitzeko «behar nabarmena» ikusten dute. Horretarako, zerrenda independenteak gobernatzen dituzten udalen «jarrera irekiagoa» ezinbestekotzak jo dute.

Ulertzen dutenez, Eudelen zuzendaritzak proposatutako aldaketek ez diete beharrei erantzuten. EH Bilduren ustez, «legealdi oso bat galdu da udalgintza egiteko aukera zabalagoak daudenik onartzen ez delako». Zentzu honetan, «irekiago» eta «udal txikien mesedetan» funtzionatzen duen elkartea izan behar duela iritzi dute.

Hau dela-eta datorren legealdiari begira, «konpromiso zehatzak hartzea funtsezkotzat» jo du koalizioak.