NAIZ
IRUÑEA

Jendetza bildu du Iruñean Korrikak

Jendetza atera da Iruñeko eta Iruñerriko karriketara ostiral iluntze honetan, Korrikan parte hartzeko. Larunbatean Gipuzkoatik pasa eta Ipar Euskal Herrira itzuliko da.

Goizean Dantxarineatik Nafarroa Garaira iritsi denetik, Nafarroa iparraldetik ibili da ostiral honetan Korrika.

Iluntzea iritsi da, baina, eguneko zitarik jendetsuena: Iruñea eta inguruko herriak.

Sekulako jendetza bildu da kaleetan, eta tarteka euria presente egon den arren, giroa bikaina izan da. «Iruñea ere, euskararen alde» edo «Barcina entzun, Nafarroa euskaldun» bezalako oihuak etengabe entzuteko aukera izan da.

Bihar, larunbata, Gipuzkoatik pasa eta Ipar Euskal Herrira itzuliko da berriro ere Korrika.