NAIZ
DEBA

Pertsona bat zendu da Deban, auto istripu batean

Gidari bat hil da A-8 autobidean, Deban, bi kotxeren arteko talka baten ostean bere kotxea irauli eta gero. Egun berean autobide berean zendu den bigarren pertsona da.

Pertsona bat hil da Deban, bi ibilgailuk izan duten istripuan, AP-8 autobidean, Lakuako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua 21:00ak aldera gertatu da 60. kilometroan, Deban. Antza denez, bi autok talka egin dute Irungo noranzkoan, eta horietako bat irauli egin da. Iraulitako ibilgailuaren gidaria bertan hil da, anbulantziako medikuek baieztatu dutenek.

AP-8 autobidea itxi behar izan dute Irungo noranzkoan, eta trafikoa N-634 errepidetik desbideratu dute.