NAIZ

Ukatu egin dute Frederik Haranbururen baldintzapeko askatasun eskaera

Frederik Haranbururen baldintzapeko askatasuna ukatu du frantziar epaitegiak, «borroka armatua berriz aktibatzen bada berriro aktibitateetan» sartu daitekela argudiatuz. Hau dela -eta, espetxetik irteteko «goizegi» dela iritzi dute, kartzelan 25 urte bete dituenean.

Senperen elkarretaratzea egin zuten otsailean. (Bob EDME / ARGAZKI PRESS)
Senperen elkarretaratzea egin zuten otsailean. (Bob EDME / ARGAZKI PRESS)

Frentziar epaitegiak ez du Frederik Haranbururen baldintzapeko askatasunaren eskaera onartu, Bagoaz kolektiboak jakinarazi duenez.

Duela urte bete eskatu zuen Haranburuk lehen aldiz baldintzapeko askatasuna. Estatu frantseseko legeak dioen moduan 6 astez CNEtik (centre national d'évaluation) pasatu behar izan zuen Estatuko iparraldean. Bertako arduradunek askatzeari iritzi baikor bat eman ziotela jakinarazi du kolektiboak.

Hala ere, Diziplina Anitzeko Komisioak bere lotura politikoekin eta Euskal Herriarekin moztu ez izana erabili du argudiotzat eskaera ez onartzeko. Hala nola, «ETAren borroka armatua berriz aktibatzen bada berriro garaiko aktibitateetan sartu daitekeela».

Azkenean, espetxean 25 urte igaro eta gero, «sobera goiz» dela iritzi izan dute. «Honek erakusten digu nolako mespretxuarekin jokatzen duten Euskal Herriak bizi duen egoera politikoa», sinatu dute.

Otsailaren 18an, Haranburuk audientzia izan zuenean, epaileek baieztatu zioten Pirineo atlantikoetan ezin dela bizi, bere bergizarteratze proiektua egin duen tokia.