NAIZ
BILBO

Gutun Zuria abian da, gaurtik apirilaren 25era bitarte

Gutun Zuria literatur jaialdiaren edizio berria martxan da. Gaur hasita, eta apirilaren 25era bitarte, Javier Marias, Fernando Arrabal, Alvaro Pombo, James Ellroy, Wendy Guerra, Edorta Jiménez, Itxaro Borda eta Tzvetan Todorov idazleak izango dira bertan.

Gutun Zuria jaialdiaren aurkezpena. (ARGAZKI PRESS)
Gutun Zuria jaialdiaren aurkezpena. (ARGAZKI PRESS)

‘Eros gogoan’ lema izango du aurtengo Gutun Zuria literatur jaialdiak. Gaur arratsaldez ekingo diote Javier Marias idazlearen eskutik. Hilaren 25era bitarte, Fernando Arrabal, Alvaro Pombo, James Ellroy, Wendy Guerra, Edorta Jiménez, Itxaro Borda eta Tzvetan Todorov idazleak pasako dira Azkuna Zentrutik.

Formatuak berak aldaketa batzuk izan ditu. Hasierako ikuskizunari, non hitza, irudia eta musikaren bidez pieza erotiko bat igoko duten eszenatokira, egunero, elkarrizketen aurretik, Udane Goikoetxea kazetariak irakurritako poema batzuk gehituko zaizkien, zeintzuk Mikel Inunziagak musikatuko dituen.

Bestetik, Harkaitz Canok, apirilaren 24ean, poesia eta musika uztartuko ditu Petti (ahotsa eta kitarra) eta Joxan Goikoetxearekin (teklatua eta akordeoia) batera. Bertan, Nick Cave edo Lou Reeden doinuak bertsionatuko dituzte.

Azkenik, «irakurlearen txokoa» ere prestatu dute, non idazleak eta irakurleak elkar daitezkeen ikuspuntuak elkarbanatuz.