NAIZ

Euskaraz Bizi Eguna Otxandion

Euskal Herriko udalerriek euskaraz bizi nahi dutela festa giroan aldarrikatzeko asmoz egitarau oparoa prestatu du Euskal Herrian Euskaraz elkarteak.

Euskaraz Bizi eguna, Otxandion. (ARGAZKI PRESS)
Euskaraz Bizi eguna, Otxandion. (ARGAZKI PRESS)

Euskaraz Bizi Eguna Otxandion ospatzen ari dira larunbat honetan. Mendi irteera batekin abiatu dute eguna eta gero Urdax Magunazelaia harri-jasotzaileak erakustaldia eskainiko du, txistulariek kaleak alaitzen dituzten bitartean.

Era berean, euskal border arrazako artzain txakurrek antzarekin erakustaldia egingo dute, normalean ardiekin egiten duten bezala, baina oraingoan hegaztiekin. Haurrentzako puzgarriak, tailerrak eta jolasak izango dira Kimuak aisialdi taldeari esker.

14.00etan, Euskal Herriak euskaraz bizi nahi duela aldarrikatzeko ekitaldia izango da, eta ondoren, 500 lagunentzako herri bazkariari hasiera emango diote.

Bazkalostean, musikari helduko diote. Gibelurdinek folk taldea igoko da lehenik taula gainera. Ondoren, Bulkano FTk partida joko du, eta arratsalde amaieran Urduri dantza taldea arituko da.

Iluntzean, Batukotx batukada taldeak kale animazioa eskainiko du, ondoren taula gaineko taldeei leku egiteko. Gauean Luhartz erromeria taldeak askotariko taldeen kantak eramango ditu Otxandiora eta bertaratutakoak dantzan jarriko ditu. Ondoren, Gozategik aspaldiko kantak zein berriak taularatuko ditu eta eguneko doinurik gogorrenak Arrasateko Governors taldearen eskutik iritsiko dira azkenik. Egunari itxiera borobila emateko, DJ Elepuntok emanaldia eskainiko du Gaztetxean.