NAIZ
GASTEIZ

Osakidetzako sindikatuek eutsi egin diete ostegun eta ostiraleko greba deialdiei

Osakidetzako zuzendaritza eta sindikatuak ez dira ados jarri gaur egin duten bileran eta, ondorioz, aste honetarako deitu dituzten bi greba egunei eutsi diete.

Osakidetzako langileen manifestazioa, Bilbon. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Osakidetzako langileen manifestazioa, Bilbon. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Bilera egin dute gaur goizean Gasteizen Osakidetzako zuzendaritzak eta sindikatuek. Amaieran, Satseko bozeramaile Encarna de la Mazak azaldu duenez, bileran ez dira ados jarri eta, horrenbestez, ostegun eta ostiralerako dietu dituzten lanuzteei eusten diete sindikatuek.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendari Jose Maria Armentiak ohar batean esan duenez, sindikatuei 2014-15eko Lan Eskaintza Publikoaren oinarriak negoziatzea, garapen profesionala berrabiatzea. ordezkapen gehiago eta barne mugikortasuna zein behin behineko kontratazioa adostea eskaini die Osakidetzak sindikatuei.

Iazko udazkenean ere mobilizazioak egin zituzten ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, Satse, SME eta FFHE sindikatuek