NAIZ
DONOSTIA

Urtebeteko espetxe zigorra ezarri diote Aske Gunean parte hartu zuen pertsona bati

Donostiako Aske Gunean parte hartu zuen pertsona bati urtebeteko zigorra ezarri diote, desordena publikoak eta «desobedientzia larria» leporatuta.

Donostiako epaitegi batek urtebeteko espetxe zigorra ezarri dio 2013ko apirilean Bulebarrean Auzitegi Gorenak zigortu zituen zortzi gazte independentistaren alde sortu zen Aske Gunean parte hartu zuen pertsona bati, Efe agentziak zabaldu duenez.

Apirilaren 10ean Ertzaintza indarrez sartu zen Aske Gunean Ekaitz de Ibero atxilotzeko. Ehun lagun inguru lurrean eseri ziren Ibero babesteko asmoz, eta Ertzaintzak banan-bana altxarazi zituen, kolpeka.

Epaitegiak urtebeteko zigorra ezarri dio haietako bati, desordena publikoak eragitea eta «desobedientzia larria» leporatuta.