NAIZ
GASTEIZ

Scotty Hopson hegaleko jokalaria fitxatu du Baskoniak

Scotty Hopson hegaleko jokalari estatubatuarra gaur bertan iritsiko da Gasteizera. Mediku azterketak egin eta Ibon Navarroren aginduetara jarriko da. Denboraldi amaiera arte jokatuko du Baskonian.

Scotty Hopson. (Laboral Kutxa Baskonia)
Scotty Hopson. (Laboral Kutxa Baskonia)

Scotty Hopson hegaleko jokalari estatubatuarrak Caja Laboral Baskonian jokatuko du denboraldi amaiera arte. 2.01m eta 25 urte dituen jokalaria Sioux Falls Skyforce taldetik dator. 43 neurketa jokatu ditu bertan eta 19,2 puntu, 3,7 errebote eta 3,3 asistentzia lortu ditu bataz-beste.

Baskoniaren jokalari berria Tennesse-ko Unibertsitatean hasi zen saskibaloian jokatzen, Europara etorri zen arte. Grezia, Israel eta Turkiako ligak ezagutu ditu.

Gaur bertan iritsiko da Gasteizera; mediku azterketak egin eta Ibon Navarroren agindupean jarriko da.

Talde arabarrak bere webgunean eman du fitxaketaren berri.