NAIZ
DONOSTIA

‘Bring the Sun Home’ lanak irabazi du Ikusleen Saria Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian

Chiara Andrich eta Giovanni Pellegrini italiarren ‘Bring the Sun Home’ lanak irabazi du Ikusleen Saria film luze onenari Giza Eskubideen XIII. Zinemaldian. ‘Drone’ filmak Amnesty Internationalen Saria jaso du eta ‘Discipline’ film laburrak, aldiz, Gazteen Saria.

‘Bring the Sun Home’ lanak jaso du Ikusleen Saria.
‘Bring the Sun Home’ lanak jaso du Ikusleen Saria.

‘Bring the Sun Home’ (Italia, 2013) filmak Ikusleen Saria irabazi du ostiral honetan bukatuko den Donostiako Giza Eskubideen XIII. Zinemaldian.

Tonje Hessen Schei-en ‘Drone’ (Norvegia-Danimarka, 2014) pelikulak Amnesty International erakundeak banatzen duen Film Onenari Saria irabazi du eta Christophe M. Saber zuzendariaren ‘Discipline’ (Suitza, 2014) film laburrak, aldiz, Gazte Epaimahaiaren Film Labur Onenari Saria, 3000 euroko ordainsaria duena.

Ostiral hau honetan Victoria Eugenia Antzokian banatuko dira sariak eta, ondoren, ‘Hippocrate’ filmaren proiekzioak emango dio amaiera zinemaldiari.