NAIZ
DONOSTIA

Gipuzkoako Aldundia EAJren gazteria auzitara eramatea aztertzen ari da

EAJren gazteriak «iraultza zerga» delakoa eta Gipuzkoako zerga sistema alderatzen dituen kartel bat publikatu duela eta, Aldundiko zerbitzu juridikoak aipatu kartelaren aurkako neurri juridikoak hartu ala ez aztertzen ari dira. EGIk kartela erretiratu egin du.

EAJren gazteriak atera duen kartela. (NAIZ)
EAJren gazteriak atera duen kartela. (NAIZ)

Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzu juridikoak aztertzen ari dira neurri judizialak hartzea EAJren gazteriaren (EGIren) aurka, hauek «iraultza zerga» delakoa eta herrialdeko zerga sistema alderatzen dituen kartel bat publikatu dutela eta.

Aldundiak dio kartel honek bera eta bere langileak «kriminalizatzen» dituela. «Karteletan irain eta kalumnia delitu zantzu argiak daude», adierazi du. Era berean, kartelek herrialdeko zerga sistema «kriminalizatzeko» eta zerga iruzurra «justifikatzeko» baino ez dutela balio gaineratu du.

Gauzak horrela, EAJri eskatu dio Aldundiak lehenbailehen arbuia dezala gertaera hau eta neurriak hartu ditzala «berriro halakorik gerta ez dadin». «Foru Aldundiak zerga iruzurraren kontra eta aberastasunaren banaketaren alde lanean jarraituko du», azpimarratu du.

Honen ostean, EGIk kartela erretirau egin du, interpretazio «okerra eta testuinguruz kanpokoa» egin dela argudiatuz.