NAIZ
ELGOIBAR

‘Jaku Jata’, Euskal Eskola Publikoaren jaiko bideoklipa aurkeztu dute

Ekainaren 7an Elgoibarren ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren jaiko bideoklipa aurkeztu dute, ‘Jaku Jata’ titulupean. Herri eskolako ikasle, guraso eta irakasle; eta Iban Urizar, Porrotx eta Zuhaitz Gurrutxaga izan dira aurkezpenean.

Elgoibarren ospatuko da, datorren ekainaren 7an, Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia. Horren harira, ‘Jaku Jata’ izeneko abestiaren bideoklipa aurkeztu dute antolatzaileek, Eureka Museoan egin den ekitaldian.

Bertan izan dira, besteak beste, Elgoibarko Herri Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak, bai eta Iban Urizar guztiaren zuzendaria, Porrotx eta Zuhaitz Gurrutxaga ere.