NAIZ
LAUDIO

Gizon bat atxilotu dute Laudion indarkeria matxista egotzita

Gizonezko bat atxilotu du bart Ertzaintzak Laudion, ustez bere bikotekideari eraso egin diolakoan. Emakumea, berriz, anbulantzian ereaman dute.

aiaraldea.eus agerkari digitalak eman du albistearen berri. Bart, 01.00etan, gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Laudion, ustez bere bikotekideari eraso egin diolakoan.

Lekuek azaldu dute zaratak eta kolpe hotsak entzun dituztela, eta emakumeak laguntza eskatu duela.

Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu da orduan, eta gizonezkoa atxilo eraman dute. Emakumea, aldiz, anbulantzian eraman dute.