NAIZ

Igor Antonek Asturiaseko itzulia irabazi du

Movistar taldeko Jeus Herradak irabazi du bigarren eta azken etapa. Amets Txurruka bigarrena izan da eta Ion Izagirre hirugarren. Igor Anton bostgarrena izan da eta itzulia irabazi du.

Igor Antonek Asturiaseko itzulia irabazi du, bigarren eta azken etapan ihesaldian sartu eta bosgarren tokian helmugaratu ostean.

Caja Rural taldeko Amets Txurruka eta Movistar taldeko Ion Izagirre ere protagonistak izan dira Jesus Herradak irabazi duen etapan.