NAIZ

Langileen hizkuntz eskubideen urraketak salatzeko ekimena martxan jarri du LABek

Langileak hizkuntz eskubideen alde aktibatu eta inplikatzea du helburu ek eta Behatokiak martxan jarriko duten ekimenak. Bertan euskararen erabileran eman daitezkeen urraketak identifikatu eta hauei aurre egiteko mekanismoak landuko dituzte.

Behatokiak eta LABek lan munduan euskarak jasaten dituen eskubide urraketak salatzeko ekimena abian jarri dute. (LAB)
Behatokiak eta LABek lan munduan euskarak jasaten dituen eskubide urraketak salatzeko ekimena abian jarri dute. (LAB)

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eta LAB sindikatuak lan munduan euskararen erabileran eman daitezken urraketak identifikatu eta hauei aurre egiteko ekimena jarri dugu martxan. ‘Euskara zure ESKUbidea. Actívate por el Euskara’ lelopean, langileak hizkuntz eskubideen alde aktibatu eta inplikatzea du helburu.

«Langileek hizkuntza eskubide propioak ditugula jabetzea dugu jomuga», adierazi du LABek ohar baten bidez. Era berean, «lan mundua euskalduntzeko subjektu aktiboak» bihurtzea ere lan-ildoan kokatu dute. Lantokia «euskararen normalizazioaren aldeko borroka esparru» bilakatzearen alde pausoak eman nahi dituzte eta lan mundua euskalduntzeko ekarpenak biltzea ere.

Esparru desberdinetatik lanean jartzeko asmoa azalerazi dute: «Langileok lanean ere hizkuntz eskubideak ditugula aldarrikatu eta lan munduaren euskalduntzean langileok bete beharreko paperan sakonduko dugu. Kartelak eta esku orriak egongo dira, baina bereziki langileekin egin beharreko aurrez aurreko lanketari eman nahi diogu garrantzia».

Dinamika hauek irailetik aurrera jarriko dira martxan lantokietan. Azkenik, eskubide honen urraketen salaketetarako behatokiak telefonoa zein postontzia jarriko dituela ere iragarri dute.