NAIZ

Txurrukak Norvegiako Tourreko laugarren etapa irabazi du

Etxebarriako Amets Txurrukak Norvegiako Tourreko laugarren etapa irabazi du. Bere atzetik, bigarren sailkatua, SKY taldeko David Lopez barakaldoztarra izan da. Euskadi Fundazioko Xabier San Sebastianek Ronde Isardeko hirugarren irabazi du.

Caja Rural taldeko txirrindulariak Norvegiako Tourreko laugarren etapa bereganatu du, azken metroetan beste euskaldun bata garaituta. Sky taldeko David Lopez izan da bigarrena.

Eguna borobiltzeko, Ronde Isardeko lasterketa gogorrean, Euskadi Fundazioko Xabier San Sebastianek hirugarren etapa irabazi du.