NAIZ

Euskal Selekzioa, nagusi Estonian (0-5)

Euskal Selekzioak Estonian lagun arteko partida irabazi egin du, eta arazorik gabe irabazi ere. 11. minuturako 0-3 aurreratu dira eta ordutik amaierara beste bi gol egin dituzte. Eunatek bi egin ditu, Aintzanek beste bi eta Nekanek azkenekoa.

Etxetik kanpo aritu dira gaur Euskal Selekzioko neskak eta maila altuan ibili ere. Hala ere, ez dute aurkaririk izan. Estonian lagun arteko partida jokatu dute bertako selekzioak eta euskaldunek, baina ez da lehiarik egon.

11. minutuan 0-3 ziren aurretik Eunateren bi gol eta Nekaneren beste batekin. Nahieran jokatu dute, baloia kontrolpean edukiz. Eta 35. minutuan Aintzane Encinasek laugarrena egin du. Realeko jokalariak berak egin du bostgarrena bigarren zatia.

Nazioartean jokatzeko aukerak urriak izanik, lehiakortasuna erakutsi du Euskal Selekzioak eta mundu mailan aritzeko nahia ere.