NAIZ

Biarritz Olympique eta Aviron Baionak elkarrizketekin aurrera jarraitzen dute

Biarritz Olympique eta Aviron Baionako arduradunek baieztatu egin dute bi taldea kbatze aldera etendako elkarrizketak berriz ere hartu dituztela.

Serge Blanco, aurreko ostegunean egindako agerraldian. (Isabelle MIQUELESTORENA / ARGAZKI PRESS)
Serge Blanco, aurreko ostegunean egindako agerraldian. (Isabelle MIQUELESTORENA / ARGAZKI PRESS)

Serge Blanco eta Manuel Merinek, Biarritz Olympique eta Aviron Baionako presidenteak urrenez urren, baieztatu egin dute Sudouest-en egindako elkarrizketa batean, bien arteko elkarrizketek «aurrera» jarraitzen dutela bi taldeak batze aldera.

Zentzu honetan, hurrengo denboraldian bertan aurrera ateratzeko aukerak daudela onartu dute: «Aukerak daude, baina momentua iritsi bitarte ezingo dugu baieztatu». Ildo beretik, taldeen onurarako dela azpimarratu nahi izan du Merinek: «Taldeengatik begiratzen dugu, euskal rugbyaren egoera ekonomikoa kontuan hartuta».

Elkarrizketa hauen ostean, emaitza akziodun, bazkide eta jarraitzaileei «laster» jakinaraziko zaiela adierazi du.

Iragan maiatzaren 18an Merinek negoziaketak etetea erabaki zuen «sortutako biolentzia» zela-eta, baina elkarrizketa bidera itzuli direla baieztatu dute gaur, nahiz eta zaleak kontra agertu.