NAIZ
CERVINIA

Fabio Aru (Astana) izan da azkarrena 19. etapan

Astana taldeko Fabio Aruk irabazi du Italiako Giroaren 19. etapa, Gravellona Toce eta Cervinia artean (236 km). Alberto Contadorrek lider segitzen du, eta Aruk Mikel Landari kendu dio sailkapen nagusiko bigarren postua. [Giroa, NAIZen]

Fabio Aruren helmugaratzea. (Luk BENIES/AFP PHOTO)
Fabio Aruren helmugaratzea. (Luk BENIES/AFP PHOTO)

Helmugatik sei kilometrora eraso egin du Astana taldeko Fabio Aru txirrindulariak eta bakarrik iritsi da Cerviniara. 6 ordu, 24 minutu eta 14 segundu behar izan ditu 19. etapa honen 236 kilometroak egiteko.

28 segundura Ryder Hesjedal iritsi da, eta harekin batera Rigoberto Uran.

Garaipen honekin, sailkapen nagusiko bigarren postua berreskuratu du Aruk.

Contadorrek lider jarraitzen du, eta Landak bigarren postua galdu du.

Larunbatean hogeigarren etapa izango da jokoan, Saint Vincent eta Sestriere artean (196 kilometro).

NAIZen webgune bereziak Giroari buruzko informazio zabala eskaintzen du.