NAIZ
BILBO

Finalerdietarako txartelik gabe gelditu dira Baskonia eta Bilbao Basket

Bilbao Basketek galdu egin du Miribillan Valentziaren aurka jokatutako partida (70-71) eta, hortaz, talde bilbotarrak ezin izan du finalerdietarako txartela eskuratu. Gauza bera gertatu zaio Baskoniari, Unicajaren aurka 89-77 galdu baitu bere neurketa.

Miribillan jokatu da Bilbao Basketa eta Valentziaren aurkako partida. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Miribillan jokatu da Bilbao Basketa eta Valentziaren aurkako partida. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Puntu bakar batengatik galdu du partida Bilbao Basketek.

Valentziaren aurka jokatu du, Miribillan, final laurdenetako hirugarren partida, 70-71 bukatu dena.

Baskoniak, bere aldetik, 89-77 galdu du Unicajaren aurka jokatu duen norgehiagoka.

Hori dela-eta, valentziarrek eta malagarrek egin dute aurrera eta finalerdietara igaro dira. Real Madril eta Bartzelona izango dituzte aurkari, hurrenez hurren.