NAIZ
GASTEIZ

AHTren lanetan ziurtagariak eman dituzten teknikoen agerraldiari uko egin diote EAJ, PSE eta PPk

‘Euskal Y’-aren obretako ziurtagiriaak eman izan dituzten bi teknikarik Gasteizko Legebiltzarrean agerraldia egiteari uko egin diote EAJ, PSE eta PPk. EH Bilduk proposatu zuen agerraldia eta gogor kritikatu du hiru alderdiek ezarritako «betoa».

AHTren lanak, Beasain-Ekialde zatian. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
AHTren lanak, Beasain-Ekialde zatian. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

EAJ, PSE eta PPk EH Bilduk AHTren inguruan aurkeztutako ekimen bati «betoa» ezarri izana salatu du koalizioak. Asteartean Legebiltzarreko Mahaian eta asteazken honetan Ingurumen eta Lurralde Politikarako Batzordean aipatu alderdiek uko egin diote Beasain-Ekialde zatian obren ziurtagiriak eman izan dituzten bi teknikariren agerraldi eskaerari uko egin diotela salatu du EH Bilduk.

«Badirudi partidak puztu izan direla edo kontratuan agertzen ez ziren obrengatik fakturak pasatu izan direla. Hala ere, nahiago dute gardentasuna albo batera utzi, jakin badakiten arren itzelezko ditu kantitatea bideratzen zaiola AHTren obrei», salatu du Dani Maeztu legebiltzarkideak.

Gardentasunaren beharra azpimarratu du Maeztuk, gogoratuz EAEn egiten ari den obrarik garrantzitsuena dela, «aurrekontu publikoari dagokionean behinik behin».

Agerraldiei uko eginez, herritarrei informazioa «ezkutatzea» leporatu die EH Bilduko legebiltzarkideak EAJ, PP eta PSEko ordezkariei.