NAIZ
IRUN

Pertsona bat hil da Irunen, auto baten eta kamioi baten arteko istripuan

Pertsona bat hil da Irunen, gidatzen ari zen autoak kamioi baten aurka talka egin ostean.

Istripua 14.55ean gertatu da N-121-A errepidean, Punttetako biribilgunea pasata, Berarako bidean. Auto batek eta kamioi batek aurrez aurre jo dute eta autoaren gidaria harrapatuta geratu da ibilgailuaren barruan.

Ertzaintza, anbulantzia bat eta suhiltzaileak hara joan dira eta gidaria atera dute, baina ez dute berpiztea lortu.

Errepidea itxita geratu da bi norabideetan eta trafikoa GI-3455 errepidetik desbideratu dute.