NAIZ

Damuak erremedioa du orain Gmail posta zerbitzuan

Ez da gaurko kontua baina asteon egin du ofizial Google-ek bere Gmail eposta zerbitzuan mezuaren bidalketa desegiteko aukera. Azken urteetan frogetan aritu ostean erabiltzaile guztien ezerpenetan ezarri du berez. Behar ez en pertsonari bidalitako mezuan atzera egiteko 30 segundo arteko tartea du orain erabiltzaileak.

Bezperan hondartzan izandako momentu gozo baten osteko mezua, behar zuenari ordez aitari bidaltzen dion gaztearen kasua. Adibide horrekin egin du publiko Google-ek bere Gmail eposta zerbitzuan gehitu duen mezuaren bidalketa desegiteko aukera. Sei bat urtean aritu da frogetan eta orain iragarri du ofizialki erabiltzaile guztien ezerpenetan dagoela aukera. 5, 10, 20 edo 30 segundoko tartea aukeratu ahal du erabiltzaileak bidalitako eposta batean atzera egiteko.

Aktibatzeko ezarpenetan sartu eta orokorretan egin ahal du hautua erabiltzaileak:

Bertan erabiltzaileak bidalketak desegiteko aukera aktibatu ahal du.

Behin mezua bidalitakoan berau ikusteko aukerarekin batera ‘desegin’ aukeratu dezake erabiltzaileak eta bidalitakoaren damuari erremedioa aurkitu modu horretan: