NAIZ
ZUMARRAGA

Langile bat hil da Zumarragan, hamabi metroko altueratik erorita

Langile bat hil da Zumarragan, Arcelor Mittalen lantegian, hamabi metroko altueratik erorita. 39 urte zituen eta azpikontratatua zegoen.

39 urteko langile bat hil da gaur goizean Zumarragan, hamabi metroko altueratik erorita.

Ezbeharra Arcelo Mittalen lantegian gertatu da goizeko 11.00ak aldera, Segurtasun Sailak azaldu duenez. Langilea teilatuan lanean ari zela erori egin da eta hasiera batean bertara joan diren osasun zerbitzuek suspertzea lortu badute ere, helikopteroz ospitalera eraman aurretik hil egin da.

LABek esan duenez, Arcelorrek azpikontratatutako Cubertec enpresarentzat egiten zuen lan.

Istripuaren ostean, enpresa batzordeak 24 orduko lanuztea egitea erabaki du eta bihar elkarretaratzea egingo dute langileek enpresaren aurrean, 11.30ean.

Euskal Herrian aurten lan istripuz hiltzen den 25. behargina da, LABen arabera.