NAIZ

Julen Iriondok irabazi du Rikardo Arregi Sari Nagusia

Rikardo Arregi kazetaritza sarietako sariak banatu dituzte eguerdian eta Julen Iriondok irabazi du Sari Nagusia, HIESA eta Jon Salaberri arrasatearraren memoria berreskuratzeko asmoz Goienean argitaratutako ikus-entzunezkoan.

Rikardo Arregi sari banaketa. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)
Rikardo Arregi sari banaketa. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)

Julen Iriondorekin batera beste hainbat kazetarik jaso dituzte Rikardo Arregi sariak. Mikel Ibargoienek esaterako, sari berezia jaso du emakumeen kirolari buruzko elkarrizketengatik. Gaur 8, GARA egunkariko astekarian argitaratu ditu lanak ibargoienek eta Infozazpi irratian Kirol Lehioa saioko gidaria da.

Aipamen berezia jaso dute ere Amagoia Mujika Gaur 8 astekariko arduradunak eta Infozazpi irratiak.

Bigarren sari berezia, Berria egunkariko iñigo Astiz kazetariak jaso du kantuak eta lekuak uztartu dituen erreportaje sortagatik.

Bestalde, Berria egunkariko Samara Veltek jaso du Kazetari Gaztea Saria Eskoziako erreferendumari buruzko monografikoagatik.