NAIZ
BILBO

Pello Sarasola ETBko zuzendari ohia hil da

Pello Sarasola ETBko zuzendari ohia hil da gaur, gaixotasun luze baten ondorioz. Ibilbide luzea egin zuen Euskal Irrati Telebista publikoan.

Pello Sarasola. (ETB)
Pello Sarasola. (ETB)

Pello Sarasola 50 urterekin hil da, gaixotasun luze baten ondorioz, EiTBk jakinarazi duenez.

Hernaniarra 1989an hasi zen ETBn lanean, Ikerketa eta Audientzia teknikari gisa. ETBko programazio arduradun izendatu zuten 1995ean eta 1999tik aurrera, berriz, Programazio eta Edukien arduradun.

2003an ETB utzi zuen eta Antena 3 katean hasi zen lanean; 2011 arte egon zen bertan eta berriro itzuli zen Euskal Telebistara, Edukien zuzendari gisa. 2013an EAJk Lakuako Gobernura itzuli zenean ETBko zuzendari izendatu zuten.

Maite Iturbe EiTBko zuzendariak Sarasola «profesional handia» zela nabarmendu eta EiTBren proiektuari egin zion ekarpena goraipatu du, baita haren «adiskidetasuna» ere. Sarasolaren senideei doluminak helarazi dizkie.