NAIZ
HUARTE

45 urteko gizon bat hil da Huarten itota

Huarte parean, Arga ibaian itota hil da 45 urteko gizona. 13.45 aldean deitu dituzte suhiltzaileak eta bertaratu direnerako ezer ezin izan dutela egin adierazi du Nafarroako Gobernuak. Arrazoiak aztertzen ari da Foruzaingoa.

Ezbeharra izan den lekua (Nafarroako Gobernua)
Ezbeharra izan den lekua (Nafarroako Gobernua)

Eguerdi aldera Huarten, Arga ibaian itota hil da 45 urteko gizonezkoa. Nafarroako Gobernuak adierazitakoaren arabera 13.42an jaso dute deia 112an eta suhiltzaileak, anbulantzia eta erreskate talde bat bertaratu dira. Hala ere, gerturatu direnerako ezer ezin izan dutela egin adierazi du Gobernuak.

Arrazoien inguruan oraindik azalpenik ez dute eman, Foruzaingoa ikertzen ari da zerk eraginda hil den 45 urteko gizona.