NAIZ
Arrasate

Gazte bat atxilotu dute Arrasaten emakume bati eraso egitea egotzita

22 urteko gaztea atxilotu du Ertzaintzak Arrasaten, maiatza hasieran Bergaran emakume bati eraso egitea egozten diote. Emakumeak erasotzaileari aurre egin eta bere etxera iristea lortu zuen, Poliziari erasoaren berri eman eta gaur atxilotu dute ustezko erasotzailea. Ekainean Bergaran bertan izan zen beste eraso batekin ere lotura izan dezake gaurko atxilotuak, Poliziaren arabera.

Atzo arratsaldean 22 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak Arrasaten, maiatza hasieran Bergaran izan zen sexu eraso bat egitea egotzi dio Poliziak. Emakume bat etxerako bidean zela igogailutik irtetzerakoan eraso egin zion, itxuraz, atxilotu berri dutenak. Erasotzaileari aurre egin zion emakumeak eta bere etxera iristea lortu zuen, behin han Ertzaintzari abisua pasa zion eta atzo burutu zuen Poliziak atxiloketa.

Ertzaintzaren arabera atxilotua beste antzeko eraso batekin ere lotuta egon daiteke, ekainean Bergaran bertan izandako batekin.